XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jesukisto, Jaungoikoa'ren Seme dala ukatu egizu, ta azke itxiko zaitut zirautson epaikariak Polikarrpo deunari.

Kalterik ez daust egundo egin.

Zegaitik ba neure Jauna ukatu? erantzun eutson gotzain kementsuak.

Edo siñismena ukatu edo eriotza aukeratzeko zorian ipiñi izan dituen kistarrak milloika dira.

Neke, oñaze ta eriotz gogorretik igesi ta ondasun ugariak eskuratzeko itz bat, kiñu bat naikoa eben.

Ez eben baña ez ondasunik, ez bizitzarik aintzat arrtu.

Kistoren ikasle irautearren, pozez sanetako odola izuri eben.

Ziñopak deritxoe: Siñiste aldez bizitza opaldu izan daroenak.

Oneina da zeruko bizitza.

Ludi onetan bere bizitza galdu daroanak, gerokoan idoroko dau.

Siñismena autorrtzeko ez gara, ez bildurr ez lotsa izan bearr.

Ez zaiteze gorrputz bizitza kendu legiketzuenen bildurr izan.

Gizonak geyenez be, gorrputzaren bizitza kendu legizkue; gogo bizitzan ezer egiteko almenik ez dabe.

Jaungoikoa'k, barriz, gorputz bizitza kendu ondoren, gaiztoki surrtara jaurrti gaikez.

Gero, gure arerioak emakume antzekoak dira.

Geu koldarr ta bildurrti agertu ezkero; burua kementsu ta lotsabako egin oi dabe, baña gu sendo ikusi bagayez, ollo epelak lez igesi oi dira.

Deabrukume dira-ta, onetan be txerrenen seme lez joyatu oi dabe.

b) Jaungoikoa'ren aintzarako ta geidearen onez bearr ba'litz, baita bizitza galtzeko zorian be, geure siñismena argi ta garrbi autorrtu bearra izango genduke.

Ixillik egonaz, Jaungoikoa autorrtzeko lotsa gareala adirazi;(...).